288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

37/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an, aurrekontuaren 37. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 37/2020 espedientea

–Baztango Udalaren 2020ko gastu aurrekontuan honako kontu-saila sortu da:

GASTUAK:

37/2020 zb. 1-1602-6370000 Saneamendu Sa.Orok.Ordezt.Iruritan Zatib. 33.665,80 euro.

–Finantzabidea:

DIRU-SARRERAK:

37/2020 zb. 1-87000 Diruzaintzako Gerakina Gastu Orokorretarako 33.665,80 euro.

Baztanen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2014471