288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2020ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 7/2020 eta 8/2020 aldaketak Udalaren ekitaldi honetako aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Barillasen, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2014703