288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko 4/2020 eta 5/2020 aldaketen espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udal Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Bakaikun, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2014526