288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an, Añorbeko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 2.aldaketa egitea hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2020 aldaketa

1.–Aparteko kreditua.

459 623001 partida. Plaka fotovoltaikoak instalatzea. Zenbatekoa: 16.518,00 euro.

2.–Finantzaketa.

750 8001 partida. Kapital transferentzia; Nafarroako Gobernua (PIL). Zenbatekoa: 16.518,00 euro.

Añorben, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2014484