288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 529. lurzatian

Abartzuzako Udalak, 2020ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean erabaki zuen ondoko herri-lurra desafektatzea:

2. poligonoko 529. lurzatia; 1.583 metro koadroko azalera dauka.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurzatia 1. poligonoko 379. lurzatiarekin trukatzea. Haren titularrak Matías Sainz Ros eta Ana María Garate Irazola dira.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura.

Abartzuzan, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2014241