287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Laguntza teknikoak erosi edo alokatzeko dirulaguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko azaroaren 25eko bilkuran, hasiera batean onetsi du Laguntza teknikoak erosi edo alokatzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Noainen, 2020ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Manuel J. Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2014424