287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021erako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Azaroaren 30eko 10/2020 Ebazpena, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen 2021eko lan egutegia onesten duena.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2021ean izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lan egiten duten langileendako:

–Urriaren 11.

–Abenduaren 7a, 9a, 10a, 24a, eta 31.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da lanaldi osoan ari diren langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 08:00etatik 15:20era edo 07:40tik 15:00etara. Familia-langileak lanaldi partzialean ariko dira, 08:30etik 14:05era.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan.

d) Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1.592) betetzeko falta diren ordua eta 36 minutuak egun bateko edo batzuetako lanorduei gaineratuko zaizkie, zerbitzuaren beharren arabera, eta Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan. Etxeko laguntza zerbitzua ematen duten langileendako ordu bat eta 13 minutukoa izanen da denbora tarte hori.

Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuek dituzten beharrak direla eta, eta zerbitzuok behar bezala jardun ahal izateko, etxeko laguntza zerbitzuko langileek ezin izanen dituzte batera hartu oporrak. Zerbitzu horretan, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 4 familia-langile egotea.

Zerbitzua hobeki emateko, erabaki da lanik gabeko egun gisa deklaratzea ebazpenaren bigarren xedapenean ezarritako egunak; izan ere, egun horietan Mankomunitatean ez da lanik egoten, zubiak edo Eguberrietako jaiak direlako. Horrexegatik, langileek 27 laneguneko oporrak edukiko dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, urte osoan hartzeko. Opor egunen erdiak (13 egun) udan hartu ahal izanen dituzte, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean.

Oporrak eskatzeko, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztu beharko da, 2021eko otsailaren 13ko 14:00ak baino lehen.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta Mankomunitatearen Batzarrari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Buñuelen, 2020ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2014654