287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2020ko azaroaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza hori aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Delako epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori.

Vianan, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2014213