287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UDABE-BERAMENDI

Herri-lurraren desafektazioa, 1. poligonoko 90. eta 46. lurzatietan

Udabe-Beramendiko Kontzejuak, 2020ko ekainaren 19an egin batzarrean, honako hau erabaki zuen aho batez:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea 86 m²-ren desafektazioa. Honela daude banaturik: Beramendiko 1. poligonoko 90. lurzatiaren 22 m², eta poligono bereko 46. lurzatiaren 64 m², 47. lurzatian egin behar den nabean sarrera egiteko, errepideko edo bideko zuzeneko sarrera saihesturik.

2. Herri-lur horren erabilera lagatzeko baldintza-agiria onestea, oilo erruleen ustiategi ekologikoa paratzeko.

3. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko urriaren 18ko 280/1990 Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarriarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori herri Udalaren ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.

4. Jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan paratuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

5. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Udaben, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Imanol Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L2014180