287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1.–Tulebrasko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://tulebras.sedeelectronica.com helbide elektronikoan. Tulebrasko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

2.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau.

3.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.–Tulebrasko Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Tulebrasen, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2014042