2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.
–Sustatzailea: Javier Pérez Reinaldos.
–Jarduera: 2500 bururendako zerri gizendegia instalatzea.
–Tokia: 1. poligonoko 500. lurzatia.
Ribaforadan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2014158