287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

4. poligonoko 167. herri-lurzatiaren okupazioa, “Tafalla” BTAren “Barasoain” izeneko saihesbidea, 13,2 kV-eko aireko linea bat (zirkuitu bakuna), instalatzeko. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 167. herri-lurzatia okupatzeko espedientea, “Tafalla” BTAren “Barasoain” izeneko saihesbidea, 13,2 kV-eko aireko line bat (zirkuitu bakuna), instalatzeko Puiun. Horrek okupatzen duen azalera 1 m² da, eta lur-konexioko sistemaren eraztunak hartutako 10 m².

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es), 15 eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2014645