287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Beraz, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe horretan, interesdun oroko aztertu ahal izango du udal bulegoetan, eta egorki irizten dituen alegazioak aurkeztu.

Orobat, espedientea Udalaren egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, kontsultatu ahal izateko.

Puiun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Teresa Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2014641