287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2021eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2021erako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea 2021erako:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,50. (35 euro gutxienez).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa).

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izango dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %10eko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Puiuko Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es), Puiuko herritar orok jakin dezan.

Puiun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Teresa Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2014637