287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2014468