287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, 2021erako ordenantza fiskalen tarifetan, Merkataritza ez-sedentarioa arautzen duen ordenantzan eta Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal ordenantza fiskalen tarifetan, Merkataritza ez-sedentarioa arautzen duen ordenantzan eta Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, udal ordenantza fiskalen tasetan eta aipatu ordenantzetan egindako aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2014188