287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan, 2021eko tarifak eta prezioak finkatzeko. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Tarifen eranskina aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan (2011ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 23koa), honako zenbateko hauek ezarririk:

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/janaria (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean esleitzen bada kontratua, esleipen berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 21,76 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera).

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada”.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarri ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es), bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–Arauzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako arau fiskalen testuei eta tarifen eranskinei egindako aldaketek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Seigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.

Oloritzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2014775