287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Osoko Bilkurak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Oloritzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2014774