287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2021eko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Olorizko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2021erako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa):

• Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1955 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.

• Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Olorizko Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, https://oloriz.sedelectronica.es, argitaratzeko agintzea, Olorizko herritar orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2014772