287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2021erako karga-tasak

Udalak 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zen:

1.–Zerga-tasa hauek onestea, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jartzeko:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,20ko indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4, exekuzio materialaren gainean.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (3/2019 Foru Legearen bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea (zilegi izan gabe, ez %8ren azpitik, ez %25en gainetik egotea): %8koa, alegia.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako hiru herrien iragarki-tauletan argitaratzea.

Erabakitakoen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arradan (Murillo el Cuende), 2020ko azaroaren 27an.–Jarduneko alkatea, Nerea Monsegur Rivas.

Iragarkiaren kodea: L2014547