287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Egoitza elektronikoa aldatzea

Aldaketa teknikoak direla eta, egoitza hori monteagudo.sedelectronica.es helbide elektronikora aldatu behar da.

Indarrean dagoen araudiak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Alkatetzaren 2014ko ekainaren 27ko Ebazpena aldatzea. Hortaz, Monteagudoko Udalaren egoitza elektronikoa ez da hau izango: https://carpeta.clmtec.es/aytomonteagudo, baizik eta hau: https://monteagudo.sedelectronica.es.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

3.–Monteagudoko Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Monteagudon, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2014104