287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021erako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

2020ko azaroaren 30eko Osoko Bilkurak erabakita, 2021eko egun hauek dira lanerako egun baliogabeak, ordaindu beharrekoak eta errekuperatu behar ez direnak, oinarri hartuta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 217/2020 Ebazpena, 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 3a: herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iratxetan (Leotz), 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2014693