287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lanako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lanan, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2014561