2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2021eko diru-bilketarako egutegia
Garinoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 2021. urteko diru-bilketarako egutegia onestea. Hona hemen:
Lehena.–Ondoko zerga-egutegi hau onestea 2021. urterako:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga:
- Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.
- Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:
- Ordainketaren lehenbiziko zatia. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.
- Ordainketaren lehenbiziko zatia. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.
- Ordainketaren bigarren zatia. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Ordainketaren bigarren zatia. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta errentamenduak.
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.
Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, eta herritarren eskura jartzea udal honen egoitza elektronikoan, http://garinoain.sedelectronica.es helbidean.
Garinoainen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.
Iragarkiaren kodea: L2014894