287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 3ko 976/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da José Carlos Otermin Maya jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 3ko 976/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi zen José Carlos Otermin Maya jaunak aurkeztutako eskaera, zeinaren bidez eskatzen baitzuen sar zezatela irakasleen aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura aritzeko, Sistema Elektriko eta Automatikoak espezialitatean (gaztelaniaz).

Hori horrela, eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2014626