287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2021erako aurrekontua. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin bilkura arruntan, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Beraz, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Halaber, espedientea udal egoitza elektronikoan, https://garinoain.sedelectronica.es, egonen da interesdunen eskura.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2014881