287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROL

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2020ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Figarolen, 2020ko azaroaren 25ean.–Kontzejuko burua, Rafael Martínez Beorlegui.

Iragarkiaren kodea: L2014437