287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2020ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, 2019ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioen lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkaria, Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

Ordainsariaren maila: A.

Bateraezintasuneko osagarria: %35,00.

Lanpostuko osagarria: %13,72.

Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Lan-kontratudunak

a) Lanpostua: administrari laguntzailea, Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

Ordainsariaren maila: D.

Lanpostuko osagarria: %15.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

b) Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua

Ordainsariaren maila: D.

Lanpostuko osagarria: %19,99.

Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Izenen zerrenda

a) Idazkaria: Sara Lana Cambra.

Egoera: hutsik. Maila: A.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 1996ko abenduaren 4a.

b) Administrari laguntzailea: Yoana Pérez García.

Egoera: hutsik. Maila: D.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 2014ko urtarrilaren 1a.

c) Zerbitzu anitzetako enplegatua: José Javier Sanz Lecea.

Egoera: hutsik. Maila: D.

administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 2006ko azaroaren 1a.

Eulaten, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2014822