287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Udal instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko otsailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Udal instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Erabaki hori 2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an, bai eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka -administrazio-xedapena baita- ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Donezteben, 2020ko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Santiago Uterga Labiano.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

A) Zinemaren, Herrigunearen, Azkarretaren, liburutegiaren erabilera: berogailurik gabe, 4 euro/ordua; berogailuarekin, 6 euro/ordua.

B) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,75 euro erroldatuendako; 2,5 euro erroldatu gabeendako.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 3,5 euro erroldatuendako; 4,5 euro erroldatu gabeendako.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 4,5 euro erroldatuendako; 5,5 euro erroldatu gabeendako.

C) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak soilik uztailean eta abuztuan, 1etik 31ra):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 10,5 euro erroldatuendako; 12,5 euro erroldatu gabeendako.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 24 euro erroldatuendako; 26 euro erroldatu gabeendako.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 34,5 euro erroldatuendako; 36,5 euro erroldatu gabeendako.

D) Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 15 euro erroldatuendako; 20 euro erroldatu gabeendako.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 35 euro erroldatuendako; 40 euro erroldatu gabeendako.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 50 euro erroldatuendako; 55 euro erroldatu gabeendako.

Aplikatuko den adin tartea zehazterakoan, erabiltzaileek adin hori beteta izan beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

Orobat, erroldatuak egon beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

E) Pilotalekua:

–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 6 euro/ordua.

–Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 10 euro/ordua.

F) Kiroldegia:

–Pista argirik gabe erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 9 euro.
  • Pistaren 2/2: 14 euro.

–Pista argia eta guzti erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 12 euro.
  • Pistaren 2/2: 18 euro.

G) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 7 euro.

H) Squasha.

–Ordu erdi: 4 euro eta 2 euro (urteko bazkidea).

–Ordubete: 7 euro eta 5 euro (urteko bazkidea).

I) Dutxa hutsa: 2,5 euro.

J) Muskulazio gela:

–Eguneko abonamendua: 4 euro erroldatuendako; 6 euro erroldatu gabeendako.

–10 saiotarako abonamendua: 20 euro erroldatuendako; 25 euro erroldatu gabeendako.

–Hilabeteko abonamendua: 30 euro erroldatuendako; 35 euro erroldatu gabeendako.

–Bi hilabeteko abonamendua: 40 euro erroldatuendako; 45 euro erroldatu gabeendako.

–Hiruhileko abonamendua: 50 euro erroldatuendako; 55 euro erroldatu gabeendako.

K) Muskulazio aretoa (9:00etatik 21:30etara), sauna eta dutxa:

–Urteko abonamendua, 120 euro, erroldatuendako.

–Urteko abonamendua, 160 euro, erroldatu gabeendako.

Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu abonamendu horiek.

Saunak, dutxak eta komunak kiroldegiko arduraduna dagoen ordutegian erabiliko dira.

Oharra: tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi-asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

N) Tarifa bereziak:

1. Ehuneko hirurogeitik (%60) gorako minusbaliotasuna dutenek, behar bezala frogatzen badute, ehuneko berrogeita hamarreko (%50) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

2. Familia ugariak: Familia ugarien kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, ehuneko hogeiko (%20) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

Minusbaliotasun-hobariaren tarifa dagokionean, ez dagokio familia ugariarena, onuragarriena aplikatuz.

Urteko bazkidetzat hartzen da: muskulazio gelarako urteko abonamendua aukeratzen duena.

Iragarkiaren kodea: L2014853