287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko
2021eko zergaren tasan

Berriozarko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehena.–Aldatzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2021eko zergaren tasa, %20koa izatera pasatuz.

Zerga-oinarria kalkulatzeko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak une bakoitzean gehienekotzat finkatzen dituenak.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Berriozarren, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, Raul Maiza Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L2014182