287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2021erako karga-tasak

Aranoko Udalak, 2020ko azaroaren 26an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2021. urteko udal-zergen karga-tasak finkatzea; 2020koen berdinak izanen dira. Hona hemen:

1.1. Lurraldeko kontribuzioari (hiri- eta landa-lurrak) %0,21eko karga-tasa ezarriko zaio.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal-zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren % 4,5 izango da.

1.3. Hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatuko dira, eta %20ko tasa.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,4 aplikatuko zaie.

1.5. Zirkulazio zergaren tarifak aplikatu dira.

2.–Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2014554