287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko lan-egutegia

Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egin bilkura arruntean, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2021eko aste barruko jaiegunen egutegia, eta zehaztu zuen zein diren urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a, ostirala: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a, asteazkena: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

Urtarrilaren 18a, astelehena: San Anton biharamuna (herriko jaia).

Martxoaren 19a, ostirala: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a, larunbata: Langileen eguna.

Urriaren 12a, asteartea: Pilareko Andre Maria.

Azaroaren 1a, astelehena: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a, ostirala: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren Eguna).

Abenduaren 6a, astelehena: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a, asteazkena: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a, larunbata: Eguberri eguna.

Gainera, beste 4 jaiegun ezartzen dira herriko festak direla eta, langile bakoitzak aukeratu beharrekoak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiak 1.433 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

  • Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da, 08:30etik 15:00etara bitarte.
  • Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2021erako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2014896