287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2020ko urriaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Batzordearen 2020ko plantilla organikoan.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (aplikatu beharrekoa, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak).

Aitzinekoa gorabehera, eta aipatu arauak bete beharrez, argitara ematen da 2020ko plantilla organikoaren aldaketa:

C mailako administrari lanpostu bat sortzea. Horrek ez du eragingo lanpostu kopurua handitzea egungo plantillan. Prozeduraren amaieran aipatutako lanpostua betez gero, automatikoki amortizatuko da D mailako administrari lanpostua. Ordezten duenaren (D mailakoa) ordainsari osagarri berberak edukiko ditu lanpostu berriak.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aldaketaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2020ko abenduaren 2an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2014651