286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Onartuen zerrendatik izangaia baztertzea, bitarteko agente lehena izateko probarako. Interesdunak epatzea

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2020ko urriaren 13ko probidentziaren bidez, (sarrera: 7171, 2020ko urriaren 21ekoa), Udal honi igorri zitzaion Oscar Moreno Tihistak jarritako 20-01236 gora jotzeko errekurtsoa, Burlatako Udaleko Udaltzaingoko buruak hartutako ebazpen baten kontra. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2020ko abuztuaren 5eko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, gaia izanik onartuen zerrendatik baztertu izana, bitarteko agente lehena izateko probarako.

Babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), hizpide duena Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea (279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik, xede dituena pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (39/2015 Legea, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), ediktu bidez argitaratuko da.

Honen bidez, interesdunak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean agertu ahal izateko, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren egoitzan, Iruñean, Iturrama karrikako 10ean (sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan bezala.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2020ko azaroaren 23an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2014333