286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketa puntuala hirigintzako udal planeamenduan.
Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen agiri bat, Untzueko Udal Plana aldatzeko, AR.1-SR.1 berriz ere mugatzeko eta UE6 unitateko lerrokadurak berriz mugatzeko eta aldatzeko. Agiria 2020ko irailaren 17koa da eta Miguel Zabalza Zamarbidek sinatu du, eta sustatzaileak dira Francisco Javier Irisarri, María Nieves Villarroel, Eduardo, Iñaki eta Alberto Pérez de Ciriza.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es).

Untzuen, 2020ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2014636