286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2021eko zerga-tasak

Ukarko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2021eko ekitaldirako; hona hemen.

1.–Lurraren kontribuzioa:

1.1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,219.

1.2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zergaren sortzealdietarako koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

b) Zerga-tasa bakarra epealdi guztietarako:

–Ehuneko 8ko gutxieneko tasa.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:

Kanonaren igoera: %0,00.

V motako baratzeen kanona: 60 euro.

F motako baratzeen kanona: 70 euroko kanona.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ukarren, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2013955