286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorearen birpartzelazio proiektuan, 30 AE lurzatian. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko azaroaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-NOV-20 (3/US).

“Jendaurrean egon da Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorearen birpartzelazio proiektuaren aldaketaren (30 AE lurzatian) behin-behineko onespena (JOB 28-09-2020 5/US), eta ez da inolako alegaziorik jaso; beraz,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa (30 AE lurzatian). Promociones OCEC SAk aldatu du.

2. Erabaki hau igortzea Promociones OCEC SAri, Iruñeko Udalaren Ondareko Alorrari eta jabetza-erregistroari, eta behar den iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2014653