286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2021erako karga-tasak

Oteitzako Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuarekin bat, 2020ko azaroaren 19ko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zituen 2021eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten tokiko tributuen karga-tasak. Honako hauek izanen dira:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,218.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan indize hau aplikatuko da: 1,40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,56, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua. Hona hemen koefizienteak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,20

4 urte

0,28

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oteitzan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2014106