286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko azaroaren 20an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean 9/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, finantza daitezen Mendabiako merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren jarduera ekonomikoa bizkortzeko aparteko laguntzak, COVID-19ak ekarritako egoeraren aurrean, 27.500,00 euroko zenbatekoarekin; aparteko kreditu baten bidez ordainduko da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 9/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2014595