286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, honako hauek lotzeko bidearen urbanizazio obretarako: Caparrosoko ingurabidea (NA-5501 errepidearen zeharbidea) eta udal plan orokorreko UEI-1.1 eta UEI-1.2 exekuzio unitateak

Caparrosoko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, obra hauek egiteko:

“Honako hauek lotzeko bidearen urbanizazio proiektua: Caparrosoko ingurabidea (NA-5501 errepidearen zeharbidea) eta udal plan orokorreko UEI-1.1 eta UEI-1.2 exekuzio unitateak”. Obra horiek jaso dira Cintec SLren obra arrunten proiektu arruntean (2020ko azaroaren 12koa).

Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasuna).

Espedientea Caparrosoko Udalean bertan kontsulta daiteke, Espainiako plazan, 12 zenbakian. Posta elektronikoz, helbide honen bidez: ayuntamiento@caparroso.es. Bestela, telefonoz, 948-73-00-33 zenbakira deituz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Caparroson, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2014609