286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2021. urteko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide) eta horrekin bat datozen arauekin.

2.–2021eko urtarrilaren 1etik izanen dute indarra onetsitako plantilla organikoak eta lan-eskaintzak, galarazi gabe gerora aldaketak egin ahal izatea.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia jarri ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren behin betiko onespenean.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2021. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

5.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2020ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2014617