286. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

1. Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

2. Hasierako onespenaren erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2020ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2014616