285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

4 erabilpen kodeari (etxebizitza) dagokion indize zuzentzaile
berria Galarren. Onespena

2020ko azaroaren 19an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 632/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

“2020ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. Ekitaldi bakoitzean aplikatzen diren koefizienteak 2019ko azaroan zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak ondokoa aurreikusten du: “2020ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan”.

Halaber, jendaurrean egoteko izapidean dago 2021eko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantza, zeinak II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileak ezartzen dituen, 2020ko azaroan zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta.

258. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2020ko azaroaren 4an, GALARko balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.

Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.

Horren guztiaren arabera,

EBATZI DUT:

1.–2020ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea GALARko udalerrian:

Aldatuko den indizea: 0,82.

Indize berria: 0,71.

2.–2021eko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea GALARko udalerrian (jendaurrean egoteko izapidean dago ordenantza hori):

Aldatuko den indizea: 0,82.

Indize berria: 0,71.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

4.–Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateari jakinaraztea”.

Iruñean, 2020ko azaroaren 23an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2014216