285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bidez, etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2020ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ekoan, argitara eman zen probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren hogeita lau pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2078/2020 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako hogeita hiru izangai funtzionario izendatu ziren, María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari eten baitzitzaion epea, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa.

Ezinbesteko arrazoi hori bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2632/2020 Ebazpenaren bidez, María Luz Valencia Sainz de Baranda andrearen izendapena egin zen, eta lanpostua esleitu zitzaion.

Ezarrita zegoen epearen barrenean, Emilio José Fernández Sanz jaunari, Juan Ramón Esparza Martín jaunari, Pablo Alastuey San Miguel jaunari, María Idoya Tolosana Bazán andreari, Laura Elorz Metauten andreari eta María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari (denak igoera txandako izangaiak), etxezain lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Hori guztia kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea José María Equísoain Górriz, María del Puy Sánchez Serrano, Miguel Cobo De la Fuente, Miguel Ángel Huarte Huarte, Juan José Calavia Ruiz eta Rhut Sanz Marín jaun-andreekin, hautapen prozesua gainditzeaz gainera, igoera txandako zerrendan hurrengo izangaiak direlako, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2020ko azaroaren 25ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2014302