285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Plan Partzialaren aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko
AR-2 sektorearen I.16an. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, jakitera ematen da Tokiko Gobernu Batzordearen 2020ko azaroaren 24ko akordioaren bidez hasiera batez onetsi dela Plan Partzialaren aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2 sektorearen I.16an, Leunamme engineering SL enpresak sustatuta. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, espedientea udal-bulegoetan jendaurrean jarriko da kontsultarako eta alegazioak aurkezteko.

Sarrigurenen (Eguesibar).–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2014312