285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kontsumorako bonuena COVID-19aren krisiak
kaltetutako Tafallako saltoki eta zerbitzuetan. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/536450). DDBN (Identifikazioa): 536450.

–Onuradunak: Tafallan garatutako merkataritza-jardueren eta zerbitzuen titularrak, baldin eta jarduera udal-mugartean jendearentzat irekita dagoen lokal batean egiten bada eta haien ondasunak edo zerbitzuak zuzenean Tafallako herritarrentzat badira, alarma-egoera deklaratu zen egunean (2020ko martxoaren 14a), Tafallako EJZn alta emanda bazeuden eta baldintza batzuk betetzen badituzte.

–Xedea: Tafallako udalerriko tokiko merkataritza eta zerbitzua suspertzea, dinamizatzea eta sustatzea, eta COVID-19ak 2020ko martxoaren 14tik eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma-egoerak tokiko merkataritzari eta zerbitzuari eragin dizkien kalte ekonomikoak murriztea.

–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

–Zenbatekoa: 94.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 16an bukatuko da, 14:00etan.

Tafallan, 2020ko azaroaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Uxua Olkoz Velaz.

Iragarkiaren kodea: L2014647