285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. sektoreko URI-5 unitatean. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko azaroaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. sektoreko URI-5 unitatean, Ana Orduña Sayések sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2014210