285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa ordenantzan, hain zuzen ere Eremu publikoko
eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza batean, hain zuzen ere Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta alegazioak edo kexak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsita geldituko da Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean egindako aldaketa, hain zuzen ere kalez kaleko salmentaren atalekoa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2014598