285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

6., 7. eta 8. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean 6., 7. eta 8. aldaketak egiteko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2014612