285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 13. poligonoko 665. lurzatian. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du kudeaketako hirigintza-hitzarmena 13. poligonoko 665. lurzatian, xede duena bide publikorako lagapenak gauzatzea, bat etorriz udal plan orokorreko lerrokaduren planoarekin. Maderas Ansorena SLk sustatu du.

Hasierako onespena jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek aukera izan dezaten alegazioak aurkezteko, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen Testu Bateginaren 25.2 artikuluarekin.

Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak egin daitezke; espedientea eskura dago egoitza elektronikoan eta Udalaren bulegoetan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zeinaren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Lekunberrin, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2014629